Bihar, arratsaldean, munduko txirrindulari onenak batzen dituen Durango-Durango klasikoa jokatuko da. Txirrindulariak eskualdeko errepideetatik ibiliko dira, eta horrek eragina izango du trafikoan. Lasterketa igarotzen den momentuan, errepide mozketak egingo dira, eskualdeko errepideetan. Bestalde, Durangon zenbat kale itxita egongo dira.
- DURANGO: Goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:00ak arte, Gran Hotelaren errotondatik Montebideoko Etorbideraino dauden kale hauek itxita egongo dira: San Agustinalde, Zumalakarregi, Josemiel Barandiaran, Herriko Gudarien eta Galtzareta.
Hurrengo kaleetara sartzeko mugak egongo dira: Artekalea, Barrenkalea, Lariztorre eta Goinekalea. Kale horietara sartzeko Kanpatorrosteta kalea erabili beharko da, eta Uribarritik Andra Mari kalera sartu.