Kassem artista palestinarrak hainbat erakusketa egin ditu Euskal Herrian, besteak beste, Berrizen eta Zaldibarren. Hain zuzen ere, Berrizen egon zen bizitzen hilabete batzutan. Artista palestinarra Libanoko errefuxiatu eremuetan jaio zen, eta gerora, Nahr El Bared errefuxiatu eremuan bizitzen egon zen, 2007an suntsitu zuten arte. "Mihisea hartu eta margotu, horixe da borrokatzeko dudan modua".
Gaurtik hasita ikusgai egongo da erakusketa ordutegi honetan:
- Maiatzak 9: 11:00-13:00 / 17:00-20:00
- Maiatzak 10: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
- Maiatzak 11: 11:00-14:00