[ARGAZKI GALERIA]: Durango Sarien gala, iruditan

Anboto 2025ko mai. 9a, 08:55

Atzo arratsaldean 2025eko Durango Sariak banatu zituzten San Agustinen. Udalak omenaldia egin zien udalerri "inklusiboagoa, solidarioagoa eta parte hartzaileagoa" izateko lan egiten duten eragileei.

Aurtengo sarituak honako hauek izan dira: 

  • Kirol arloan, Helena Barrenetxea, bere ibilbide nabarmenagatik eta tokiko kirolaren sustapenean egindako ekarpenagatik.
  • Kultur arloan, Durangaldeko Artisten Elkartea, udalerrian artea eta kultura etengabe bultzatzen dituelako.
  • Gizarte arloan, Herria Auzo Elkartea, kohesio eta dinamizazio komunitarioko lan nekaezinagatik.
  • Euskararen sustapenean, Durangoko Azoka, euskararen defentsan eta sustapenean erreferente gisa duen funtsezko paperagatik.
  • Berdintasunaren sustapenean, Tabirako Saskibaloi Taldea, kirol arloan
    berdintasunaren alde egiten duen apustu irmoagatik.

Horrez gainera, Durangoko herritarrek beste saritu bat erabaki zuten boto bidez: duela gutxira arte Urrike liburu-dendako arduradun Asun Lopezek jaso zuen herrikideen errekonozimendua. Lopezek 306 boto jaso zituen.

Mireia Elkoroiribe alkateak nabarmendu zuenez, "Durango Sariek udalerriaren esker ona adierazten dute, beren konpromiso, ahalegin eta bokazioarekin gure herritarren bizitza aberasten dutenei. Izan ere, udalerri gisa definitzen gaituzten balioak erakundeetatik eraikitzeaz gain, gure herritarren, durangar guztion ilusiotik, grinatik eta etengabeko lanetik ere eraikitzen dira. Sari hauek aitortza baino askoz gehiago dira: gure onena ordezkatzen dutenei eskerrik asko esateko gure modua da. Eskerrik asko guztioi.”

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!