Txirrindularitza lasterketak

Café Dromedario-Flotamet taldeko kadete eta gazteak, Bizkaiko txapeldun

Anboto 2025ko mai. 6a, 12:26

Cafe Dromedario-Flotamet taldeko txirrindulariak urrezko domina jantzita.

Taldekako erlojupekoan onenak izan ziren Urdulizen.

Eskualdeko Café Dromedario-Flotamet taldean dabiltza kadeteek eta gazteek lan bikaina egin zuten asteburuan Urdulizen. Taldeko erlojupekoan, Bizkaiko txapeldun geratu ziren.

Apurka garaipenen poltsa loditzen ari da eskualdeko taldea denboraldi honetan. Esaterako, Amets Egurenek eta Unai Moranek garaipen bana eskuratu zuten apirilean Zestoako eta Zegamako lasterketetan, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!