Karta-kromoak trukatzeko topaketa "arrakastatsua" egin dute Durangon

Anboto 2025ko api. 12a, 14:00

Karta-kromoak trukatzeko topaketa egin dute Durangon, gaur. Deialdia "oso arrakastatsua" izan dela esan dute antolatzaileek.

Durangoko guraso talde batek antolatuta, Adrenalyn bildumako karta-kromoak trukatzeko elkartu dira goizean, Andra Mariko elizpean. Bildumarako kromoak elkartrukatzeko topaketak aspaldidanik egin izan dira Bilboko Plaza Barrian, besteak beste. Gaur, Durangon izan dute aukera. 

Antolatzaileetariko bat izan da Iban Baltzola, sei urteko mutiko baten aita. Bere berbetan "arrakasta handia" izan du topaketak. "Ume mordoa elkartu dira, eta karta-kromoak trukatzeko aukera izan dute. Oso ondo joan da dena. Gure kasuan, bi izan ezik, gura genituen karta-kromoak eskuratzea lortu dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!