Tabirako Baque Alaik, kirol egokituko Durangaldeko lehenengo kirol taldeak, domeka honetan agurtuko du estreinako denboraldia. Taldea iaz sortu zuten eta harrezkero hainbat partidu jokatu ditu etxean nahiz kanpoan. Klubak Merkatu Plaza betetzera deitu ditu zaleak, saskibaloi jokalariei merezi moduko agurra emateko. Partidua 12:30ean hasiko da. Horrekin batera parte hartuko duten jokalarien zerrenda jakinarazi du, BIDEOAN ikusten den moduan.