[BIDEOA] Helena Barrenetxea eta Aritz Erkiaga, ikaslea eta irakaslea txapeldun Durangon

Anboto 2025ko mar. 24a, 22:13

Helena Barrenetxea durangarrak eta Arai Lejardik jantzi dute Euskotren Winter Serieseko txapela. Banakako Seriesean Aritz Erkiaga Johan Sorozabali gailendu zaio.

Aritz Erkiaga Durangoko zesta eskolako monitorea da eta Helena Barrenetxea, berriz, klubeko promesa gaztea. Irakasleak eta ikasleak final bana jokatuko dute gaur Durangon eta bietan gailendu dira.

Euskotren Winter Seriesean Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik final serioa jokatuta jantzi dute txapela Elaia Gogenolaren eta Oaia Otañoren aurka. Otañok 16 urte besterik ez ditu eta bere lehenengo parte hartzea zuen Winter batean. Normala den moduan finala luze egin zaio, baina kasta handiko pilotaria dela erakutsi du.

Banakako Seriesean, Erkiagak 'Ispasterko magoa' ezizena ondo merezia duela erakutsi du beste behin. Erkiagaren trebeziak eta esperientziak Sorozabalen gaztetasunak eta freskotasunak baino balio handiagoa izan dute. Bakoitzak set bana irabazita (12-8 / 8-12), desenpatean jaun eta jabe izan da Ispasterko puntista: 5-0.

Aipatzekoa da Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak izan duen itxura. Sarrera guztiak agortuta, harmailak lepo izan dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!