[ARGAZKI GALERIA]: Helena Barrenetxeak distira egin du etxean

Anboto 2025ko mar. 11a, 09:23

Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik martxoaren 24an jokatuko den finalerako txartela lortu dute. Baita Xabi Barandikak ere. 

Pilotalekua beteta eta giro paregabeagaz eman zioten hasiera atzo Emakumeen Jai Alai Leagueko Euskotren Winter Series txapelketari. Bertan etxeko puntistak, Helena Barrenetxeak, parte hartu zuen eta disdira egin zuen. Barrenetxeak Arai Lejardi markiñarrak batera jokatu zuen eta Maite Ortiz de Mendibilen eta Maialen Aldazabalen aurka jokatu zuten. Durangarrak eta markiñarrak lehenengo seta 11-15 irabazi zuten, eta bigarrena 13-15. Hori horrela, Helena eta Arai Winter Serieseko finalean izango dira. 

Buruz burukoan Barandika nagusi
Emakumezkoen partidaren ostean, gizonezkoen banakakoa ere jokatu zen, eta hau ere, emozio handiko partida izan zen, partida oso borrokatua. Erkiaga faborito nagusia zen arren, Barandika gernikarra gehiago izan zen momentu askotan. Lehenengo partidan Barandikak 10-12 irabazi zuen, bigarrenean Erkiaga izan zen nagusi 12-11 eta azken setean 3-5 irabazi zuen Barandikak. 

Finalerdiak martxoaren 17an
Datorren astelehenean, martxoak 17, finalerdiak jokatuko dira. Emakumezkoetan Elaia-Olaia eta Ihart-Frida bikoteen arteko partida jokatuko da. Eta gizonezkoetan, Olharan eta Johan elkarren aurka ariko dira. 

Argazkiak: Eraman

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!