[BIDEOA]: Eiser-Hirumet taldeko Eder Moreno nagusi Laukizko lasterketan

Anboto 2025ko mar. 24a, 10:06

Hamabost bat laguneko taldetxoan Eiser Hirumet taldeko getxoztarra izan zen bizkorrena. Talde durangarreko txirrindulari bi lehenengo bosten artean  egon ziren. 

Eiser Hirumet taldeko txirrindulariak sasoi betean daude. Joan zen asteburuan Berriatuan Iñaki Trujillok garaipena eskuratu zuen, eta asteburu honetan Eder Morenak altxatu ditu besoak. Zapatuan Laukizko XXVIII Udal Saria jokatu zen eta bertan Eiser Hirumet taldeko getxoztarra izan zen bizkorrena.

Lasterketa bukatutakoan Morenok azaldu zuenez, "taldeak lan bikaina egin du eta ezin nuen hutsik egin". 

Datorren asteburuan, martxoaren 29an Markinan izango dute lasterketa eta martxoaren 30ean Gorlako igoera izango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!