[BIDEOA] Eiser-Hirumet taldeko Iñaki Trujillok Euskaldun txapelketako lasterketa irabazi du Berriatuan

Anboto 2025ko mar. 18a, 11:47

Errepide bustian, ziztu bizian jaitsi zuen Astarrika mendatea eta orduan hartutako metroei esker irabazi zuen zapatuko lasterketa.

Joan zen zapatu goizean Euskaldun txapelketako hirugarren lasterketa lehiatu zuten Berriatuan. eta eskualdeko Eiser-Hirumet taldean dabilen Iñaki Trujillo getxoztarrak irabazi zuen. Astarrikan behera markatu zituen diferentziak. Euripean eta errepide bustian, arriskatu egin zuen. Ziztu bizian jaitsi zen eta orduan hartutako metroei esker irabazi zuen lasterketa. Azken metroraino izan zen emozioa, Caja Rural taldeko Iker Diazek gogor esprintatu zuelako. Azkenean, ozta-ozta bada ere, Trujillok lehen postuari eutsi zion.

Garaipen honekin sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatu da Trujillo, Aimar Galdos eta Diego Ruiz de Arcauteren atzetik. Euskaldun txapelketarako puntuagarria den hurrengo proba zapatu honetan izango da, Laukizen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!