Miren Rosek pantailen erabilera egokiaz jardungo du Landako Eskolan

Anboto 2025ko mar. 21a, 12:12

Hitzaldia Landako Eskolako jangelan izango da, martitzenean, martxoak 25, 17:00etan.

Landako Eskolako Altxa Burua plataformak berbaldi bat antolatu du pantailen erabilera egokia bultzatzeko. Gailu digitalek haurren eta nerabeen garapen kognitiboan, emozionalean eta sozialean duten eragina aztertuko dute. Hori dela eta, Miren Ros gonbidatu dute berbaldira, gaian aditua dena, eta Bidelagun proiektu hezitzaileko sortzailea ere badena. Rosek erraminta eraginkorrak eskainiko ditu pantailen erabilera osasungarria sustatze aldera. Berbaldia Landako Eskolako jantokian izango da, martitzenean, martxoak 25, 17:00etan.

Altxa Burua dinamika geroago eta indar handiagoa hartzen dabil Euskal Herrian. Herri askotan ditu plataformak, tartean, Durangon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!