"Ikasturte hasieran, zuzendaririk ere ez geneukan. Nahikoa lan izan dugu paperak eta ardurak banatzen", azaldu du Itsasne Larrinagak. Aurten ere Markel Gamboak egingo du Jesusen papera; Kaifasena Aitor San Antonek egingo du, Poncio Pilatorena Fernan Atuchak, eta Herodesena Mikel Echartek; Josune Goikoetxea eta Susana Alarcon arduratzen ari dira obra zuzentzeaz. "Ezin dut imajinatu Pasiñorik bako Durango bat, eta ez dut imajinatu gura, gainera", esan du Larrinagak.
Gutxieneko parte hartzaile kopurua ziurtatuta izan arren, parte hartzera joateko deia egin gura izan diete durangarrei. "Familia moduko bat gara, eta hain ondo pasatzen dugunez, hurrengo urtean ere egin gura izaten dugu", esan dute.