Euskotren Winter Serieseko bigarren finalerdiak jokatuko dira gaur

Anboto 2025ko mar. 17a, 11:30

Joan zen asteko jardunaldiko irudia. (Argazkia: Eraman Jai Alai)

Oaia Otaño 16 urteko pilotari mutrikuarrak debuta egingo du.

Gaur, 19:30ean, Euskotren Winter Series txapelketako bigarren finalaurreakoak jokatuko dira Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.Bertan, debuta egingo du Oaia Otaño 16 urteko pilotari mutrikuarrak, hauxe baita Winterrean jokatuko duen lehen aldia. Elaia Gogenolarekin batera, Ihart Arakistain sopeloztarra eta Frida Watkins zumaiarra izango dituzte aurkari. Joan zen astelehenean, Helena eta Arai nagusitu ziren, Maite eta Maialenen aurka. Final handia hilaren 24an jokatuko da.

Gizonezkoen Banakako Seriesean, Johan Sorozabalek eta Jean Olharanen kontra jokatuko du. Olharanek Laduche gainditu zuen final laurdenetan eta iazko txapeldunaren, Johanen kontra jokatzea tokatzen zaio orain. Beste finalaurrekoan, Barandikak Erkiaga gainditu zuen, baina gernikarrak lesioa izan du Gasteizen eta hurrengo egunetan jakingo da bere belaunaren egoera.

Martxoak 17, 19:30

Euskotren Winter Series:

  • Ihart-Frida / Elaia-Oaia

Banakako Seriesa:

  • Johan / Olharan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!