Durangoko Udalak eta askotariko elkarte eta eragileek egitarau zabala antolatu dute aurten ere Durangoko bonbardaketaren 88. urteurrena gogoratzeko. "Martxoaren 31 gure memoria kolektiboan ondo grabatuta jarraitzen duen eguna da eta horrela izaten jarraitzea gura dugu", adierazi du Mireia Elkoroiribe alkateak gaurko aurkezpenean.
Egitaraua Palestina: arte y cultura contra la guerra izeneko hitzaldiarekin hasiko dute, martxoaren 14an. Suargi elkarteak antolatutako ekimeneko hizlaria Iman Hammouri izango da, Popular Art Centre (Ramallah, Palestina) zentroko zuzendaria. Hilaren 21an Emakume Abertzale Batza lana aurkeztuko dute EHUko historialariak diren Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perezek eta Begoña Bilbaok. Ostean ponentzia bat eskainiko du Maria Gorosarri Gonzalezek. Ekimen biak Astarloa Kultur Taldeak antolatzen ditu.
Ekitaldia instituzionala martxoaren 31n, 12:00etan, izango da. Bertan Durangoko eta Gernikako bonbardaketetako biktimak omenduko dituzte.
Saibigaineko aurkikuntzak argitara
Gerediaga elkarteak hiru bloketan banatu du urteurrenari begira antolatutako egitaraua: Saibigaineko prospekzioetan aurkitutakoa ezagutara emateko ekintzak, bisita gidatuak, oroimen ekitaldia.
Saibigainen egiten dabiltzan lanak ezagutzera emateko hiru ekintza antolatu dituzte: erakusketa bat, hitzaldi bat eta Saibigainera igoera. Saibigainen lurperaturikoa azalera ateratzen ari dira orain eta horri arreta jartzea dagokigu", arrazoitu du Gerediaga Elkarteko Goiatz Pelaezek. Erakusketa martxoren 25etik 30era egongo da ikusgai Kurutzesantu museoan. Bertan Saibigainean azken urteetan egindako prospekzioetan ateratako elementuak erakutsiko dituzte. Hitzaldia martxoaren 29an da eta Saibigaineko prospekzioko emaitzak azalduko dituzte Aranzadi elkarteko Lourdes Herrastik euskaraz eta Euskal Prospekzio Taldeko Kepa Ganuzak gazteleraz. Azkenik, martxoaren 30ean Saibigainera igoko dira, prospekzio lanen gaineko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.
Durangoko bonbardaketako aztarnak ezagutzeko ordubeteko bisita gidatuak antolatuko dituzte. Bost ikastetxek eta 331 ikaslek parte hartuko dute 13 bisitetan. Horrez gainera, publiko orokorrari bideratuko beste bisita bi egingo dituzte martxoaren 29an. Doakoak dira, baina aurretik izena eman beharra dago,
Azkenik, oroimen ekitaldia martxoaren 31n izango da, Andra Mariko elizpean. Kriskitin dantza taldearen laguntzarekin antolatuko dute. Ekitaldian, bonbardaketan hildakoak ez ezik, Jon Irabazal ere gogoratuko dute. "Gaur astebete pasatxoko egitaraua aurkezten bagabiltza, neurri handian berak egindako lanari zor diogu. Durangoko bonbardaketaren ikerketa lanak egin eta gertatutakoa ezagutzera emateko ekintzetan bera izan da sustatzaile nagusia", gogoratu du Pelaezek.
Urteurrenaren harira, beste hainbat ekintza ere izango dira. Esaterako, Durangoko emakumeen kartzela: Herri baten memoria dokumentalaren emanaldia, Bideografikek ekoiztutakoa. "Dokumental hau emakumeen kartzelari buruz dugun ezagutzan ekarpen bat gehiago da", adierazi du Bideografikeko Carlos Iglesiasek. Kartzelan egondako emakume baten senitarteko bat emanaldian egongo dela aurreratu du.
Martxoak 14, ostirala
- 19:00 Kurutzesantu Museoa
Hitzaldia: Palestina: artea eta kultura gerraren aurka
Hizlaria: Iman Hammouri (Ramallahko Arte Herrikoiaren Zentroko zuzendaria eta PalestinianPerforming Arts Network sarearen sortzailea) / Hizkuntza: Euskara / Antolatzailea: Suargi Elkartea
Martxoak 21, barikua
- 19:00 Kurutzesantu Museoa
Hitzaldia: Emakumeak gerran. 'Emakume Abertzale Batza' lanaren aurkezpena, egileek aurkeztua: Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Pérez Urraza eta Begoña Bilbao
Ponentzia: 'La mujer en la guerra y la posguerra'. Hizlaria: María Gorosarri González. Hizkuntza: Euskara. Antolatzailea: Astarloa Kultur Taldea
Martxoak 25 - 28
- Bisita gidatuak: 'Aztarnak' ibilbidea. Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendua
Ibilbidea: Kurutziaga Kalea-Komentukalea-Andra Maria Kalea-Ezkurdi Plaza-Etxezarreta Jauregia-Nevers Ikastetxea. Antolatzailea: Gerediaga Elkartea.
Martxoak 25 - 30
- Erakusketa - Kurutzesantu Museoa. Saibigainen egin diren prospekzio-lanetan aurkitutako elementuen erakusketa. Antolatzailea: Gerediaga Elkartea
Martxoak 26, eguaztena
- 9:30 - 12:30 Kurutzesantu Museoa
'Bonbardaketaren aztarnak' bideoaren proiekzioa. - Andra Mari arkupean
Bonbardaketaren oroimenezko tailer parte-hartzailea. Parte-hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
Martxoak 27, eguena
- 19:00 Zugaza Zinema
'Durangoko emakumeen kartzela: Herri baten memoria' dokumentalaren aurkezpena. Egilea: Bideografik Ekoizpena
Martxoak 29, zapatua
- Bisita gidatuak: 'Aztarnak' ibilbidea
Hasiera: Ezkurdi Plaza. 10:30ean euskaraz / 16:30ean gazteleraz.
Izen-ematea: gerediaga@gerediaga.eus / 94 681 80 66. Ekintza doakoa da.
Antolatzailea: Gerediaga Elkartea - 12:00 Kurutzesantu Museoa
Hitzaldia: 'Saibiko prospekzio-lanak eta egungo emaitzak';
Hizlariak:
- Kepa Ganuza Zárraga (Euskal Prospekzio Taldea) - Gaztelaniaz
- Lourdes Herrasti Erlogorri (Aranzadi) - Euskaraz
Martxoak 30, domeka
- 10:30 Saibira igoera eta prospekzio-lanen azalpena
Topagunea: Bizkarra jatetxeko aparkalekua -
Gidariak: Euskal Prospekzio Taldea / Hizkuntza: Euskara / Antolatzailea: Gerediaga Elkartea.
Martxoak 31, astelehena
- 8:00 Durangoko hilerria
Bonbardaketetan hildakoen omenezko lore-eskaintza - 8:30 Lehen aire-erasoaren alarma-hotsa
- 9:00 Andra Mari arkupea
Biktimen oroimenezko suontziaren piztea - 12:00 Ezkurdi Plaza
Bonbardaketaren biktimen oroimenezko ekitaldi instituzionala - 17:45 Bigarren aire-erasoaren alarma-hotsa
- 19:30 Andra Mari arkupea
Bonbardaketaren biktimen oroimenezko ekitaldia. Antolatzaileak: Gerediaga Elkartea eta Kriskitin Dantza Taldea.
Apirilaren 1etik 15era | Erakusketa
- San Agustin Kultur Guneko ataria
Erakusketa: 'Emakumeak aberria eginez'
Ordutegia:
- 11:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00 Astelehenetik barikura
- 11:00 - 13:00 Zapatu eta domeketan
Apirilaren 2tik 6ra | Erakusketa
- Kurutzesantu Museoa
Erakusketa:'Durango, 1937ko martxoaren 31, asteazkena'
Egilea: Romá Arranz.