Sei kaxa bete betaurreko solidario, Durangotik Madagaskarrera bidean

Anboto 2025ko mar. 7a, 10:14

Mikel Porto, betaurrekoz beteriko kaxak autoan.

Mikel Porto eibartarrak durangarren inplikazioagaz betetako sei betaurreko kaxa jarri ditu Durangotik Afrikako Madagaskar herrialdera bidean.

Aurtengo Egin zaitez ikusgai kanpaina arrakasta handikoa izan dela jakinarazi dute egitasmoaren bultzatzaileek. Mikel Porto eibartarrak, Baobab Gobernuz Kanpoko Erakundearekin eta Durangoko Udalarekin elkarlanean, sei kaxa bete betaurreko jarri ditu Durangotik Madagaskarrera bidean. Betaurrekoen bilketa kanpaina indarrean egon da azken urtean, eta herritarrek udalak ipinitako kutxetan bota dituzte jada erabiltzen ez zituzten betaurrekoak. Iaz, antzera bateko kanpaina egin zuten Durangon. Aldi hartan Senegalera eraman zituzten betaurrekoak.

Baobab erakundeak hamar urte baino gehiago daramatza Afrikako hainbat herrialdeetara eskolako materiala, betaurrekoak eta beste hainbat baliabide bidaltzen. Oraingoan, Madagaskarren banatuko dituzte betaurrekoak, gehien behar dutenen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!