Atzo arratsaldean, Durangoko ordezkari politikoak osoko bilkuran batu ziren. Honako adierazpen hau aho batez onartu, eta Eusko Jaurlaritzara bideratzea erabaki zuten:
- Indarkeria matxista kasuen jarraipena egiten duten ertzainak, laneko bajak ematen direnean ordezkatuak izatea.
- Durangoko Ertzain-Etxean Indarkeria Matxista kasuak beti, egoerak eskatzen duen bezala, artatzea eta kasu hauen guztien jarraipen zuzena egitea eta indarkeria matxistaren kontrako unitatearekin koordinatzea.
- Indarkeria matxistaren kontrako unitatearekin koordinatzea edota berarekin behar den momentuan harremana mantentzea. Lankidetzan aritzea.
- Erakundeen arteko lankidetza handiagoa Udaltzaingoarekin eta Udaleko arreta integral espezializatuko zerbitzuarekin, baita mankomunitateak indarkeria matxista kasuetarako ematen duen zerbitzu juridikoarekin ere, era guztietan.
Era berean, udalak adierazi du lehentasuntzat duela indarkeria matxista jasaten duten emakumeei eta haien seme-alabei prebentzio politikak, programak eta arreta integrala ematen jarraitzea, baita erreparazioa eta errekuperazioa bermatzea ere. Alde horretatik, beharrezkotzat jo du instituzioen arteko lankidetza.