Bere bihotzeko kluba da, baina ez bakarra. Iaztik Hernani Rugby Taldeko talde inklusiboan ere badabil, eta esperientzia "aberasgarria" dela dio. Iaz, 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioko partidu batean, Hernaniko jokalari batek talde inklusiboan jokatzeko proposamena egin zien Romani eta DRTko beste jokalari biri. Hirurek probatzea erabaki zuten. Kasualitatez, Durangaldean izan zuten estreinaldia, Elorrioko txapelketa batean. Harrezkero, hainbat bider jokatu dute. "Esperientzia aberasgarria da benetan, eta dibertigarria. Niri asko ematen dit, eta errugbian gura duen edonork jokatu dezakeela erakusten dugu", adierazi du Romanek.