Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak eta Andereak elkarteak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehena, Andra Marin. 19:00etan izango da. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Udalaren gaitzespena
Durangoko Udalak "onartezintzat" jo du erasoa, eta bere "gaitzespen irmoa" adierazi du. Era berean, elkartasuna eta babesa helarazi diote biktimari, eta haren eskura jarri dituzte laguntzarako udal baliabide guztiak. Udalak herritarrak deitu ditu mugimendu feministak antolaturiko mobilizazioetara batzera.