"Gaur goizaldeko hamabi eta erdiak inguruan, abisua jaso dugu. Emakume bat Durangon ustez sexu-eraso baten biktima izan dela esaten zuena", azaldu du Ertzaintzak prentsa ohar bidez. Orduan, Ertzaintza eta Udaltzaingoa gertakarien tokira bertaratu dira eta biktimarekin harremanetan jarri direla azaldu dute. Behin hori eginda, salatzaileak adierazitako antzeko ezaugarriak dituzten bi pertsona ikusi dituztela eta susmagarriak identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dituztela jakitera eman dute.
Elkarretaratzea astelehenean
Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak deituta bihar, astelehena, elkarretaratzea egingo dute Andra Marin, 19:00etan izango da.