Sarrera guztiak salduta eskainiko du kontzertua, non eta Plateruena Kultur Aterpean, mundu-bira erraldoi baten azken orduko hitzorduan, eta atxikimendu handia dion lekuan. Aspaldiko partez, Fermin Muguruza Durangaldean izango da, eta Plateruena goraino beteko da jendez, aldarriz eta dantzaz bezainbeste izerdiz.