Nando Alonsok Durangoko Kulturaleko aulkia utzi zuela jakinarazi eta egun bira, bere ordezkoa zein izango den iragarri du klubak. Aketza Gonzalez da hautatua eta Txus Gonzalez izango da bere bigarrena. Gonzalezek Portugalete eta Zalla futbol taldeak entrenatu ditu, besteak beste.
Entrenatzaile berriak gaur arratsaldean gidatuko du bere lehen entrenamendu saioa. Lehenenengo partidu ofiziala, berriz, asteburu honetakoa da. Domekan, 17:30ean, Alaves C taldeak bisitatuko du Tabira futbol zelaia.
🔴 Ofiziala: Aketza González, lehen taldeko entrenatzaile berria
— Cultural de Durango OFICIAL 💯 (@CulturalDurango) February 7, 2025
Txus Gonzalez izango da bigarren entrenatzailea.
Gaur arratsaldean zuzenduko dute lehen entrenamendu saioa. #aupacultu pic.twitter.com/c4ZpI7tU2L