73 durangarrek eman dute izena desfibriladoreak erabiltzen ikasteko saioetan

Anboto 2025ko urt. 28a, 09:19

Ikastaroetako batzuk Andragunean eskainiko dituzte; besteak, Elkartegian.

Durangoko 73 herritarrek desfibriladoreak erabiltzen ikasteko prestakuntza jasoko dute aste honetan zehar. Norbanakoak, elkarteetako kideak eta udal langileak daude horien artean. Ikastaroak 20 laguneko talde txikietan egingo dituzte. Andragunean eskainiko dituzte horietako batzuk; Elkartegian, besteak. Durango Udalak herritar guztiak animatu ditu horrelako ikastaroetan parte hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!