Hainbat egunetako mendi-zeharkaldiak, Alpino Tabiraren aurtengo eskaintzaren barruan

Anboto 2025ko urt. 8a, 11:26

Alpinoko kideak urteberri egunean Urkiolagirren. (Argazkia: Alpino)

Uztailean GR 11 ibilbideko zortzi etapa egingo dituzte; abuztuan Lleidako Pirinioetan ibiliko dira.

Urtea hastearekin batera, Alpino Tabira mendi klubak prest du aurtengo egutegia. Eskaintza zabalaren barruan, mendi-zeharkaldi bi egingo dituzte udan. Uztailean GR 11 ibilbideko zortzi etapa kateatuko dituzte Hondarribia eta Selva de Oza artean. Abuztuan, berriz, Lleidako Piriniotik burutzen den Porta del Cel lau egunetako zeharkaldi bat egitea aurreikusi dute. Parte hartu gura dutenei euren interesa jakinarazteko eskatu diete, ekimena antolatzen joateko.

Bizkaiko Bira

Bestelakoan, iaz Durangotik hasi zuten Bizkaiko Biragaz —GR 123— jarraituko dute aurten. Hurrengo etapa urtarrilaren 19ko domekan izango da. Oraingo honetan Bakio eta Plentzia batuko dituzte 22 kilometroko ibilbidean. Parte hartzeko izena ematea hasita dago hilaren 16ra arte. Alpinoren bulegoan eta bere ohiko ordutegian egin daiteke: martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!