Lehenengo etapa otsailaren 18an egingo dute, Birari hasiera ofiziala eginez. Ibilbidea Elorrion hasi eta Ermuan bukatuko da. Bi ibilbide daude aukeran. Batean, biraren jatorrizko ibilbidea jarraituko dute 16 kilometrotan, Erdella tontorra igotzeko desbideraketa txiki bat eginda. Bestean, jatorrizko ibilbidetik gertu dauden tontor batzuk ere igoko dituzte 19 kilometroko ibilbidean.
Autobusa 8:00etan irtengo da Durangoko Olleria kaletik Elorriora. Bazkideentzako izen-ematea hasita dago joan zen astetik Alpinoren bulegoan. Publiko orokorrarentzako izen-ematea bihar —otsailak 13— hasiko da. Bazkideek 10 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 15 euro. Etapari buruzko informazio guztia hemen dago.