Basarte Durangoko II. Eskultura Azoka ezagutzeko bisita gidatua, barikuan

Anboto 2024ko abe. 26a, 15:08

Doakoa da eta ez dago  aurretik izenik eman beharrik.

Eskuahaldunak elkarteak Durangon antolatzen duen Basarte Eskultura Azoka hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Bisita gidatua bihar (abenduak 27), 18:00etan, izango da. Doakoa da eta ez dago aurretik izenik eman beharrik. Eskultura azoka Durangoko Arkotxa  kaleko Gandarias Aretoan kokatuta dago.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!