Gabonak 2024

Gabonetarako opari proposamenak

Anboto 2024ko abe. 16a, 11:30

Hutsik egingo ez dizuten opariak aukeratu nahi badituzu, adi irakurri Virginia Ansorenak egindako lau gomendio hauek, gustu eta poltsiko guztietarako. 

Virginia Ansorena Estetika Zentroan zein lehentasun duzue?
Zentroan emaitza estetikoak bilatzen ditugu, beti ere azalaren ongizatea eta osasuna lehenetsita. Azal politak bilatzen ditugu eta zahartzarora beti izan dugun aurpegiarekin heltzea, baina ondo zainduta.

Gabonak sasoi ona dira ongizatea eta osasuna oparitzeko. Interesa dutenei zer gomendatuko zenieke?
Banakako tratamenduak zein bonuak oparitu daitezke, aurpegia zein gorputza landuta.

Aurpegia lantzerakoan, zein da zentroaren indargunea?
Azalaren zahartzeari dagokionez, prebentzioa da gure indargunea, azal gazteen kasuan. Azal helduagoetan zeinuak argiak direnean beste tratamendu batzuk ditugu. Higiene eta hidratazio tratamenduak egin daitezke, elkar ezagutzen hasteko. Edo, bestela, sakonagoak ere izan daitezke, baina kasu honetan zortzi-hamar saio beharko lirateke benetan eraginkorra izan dadin.

Eta gorputzeko tratamenduetan zein eskaintza duzue?
Erritualak lantzen ditugu, tratamendu bakarrak. Kasu honetan parte sentsorial eta aromatizatu handia dute. Asko zaintzen dugu produktuaren kalitatea eta gure eskuak lasaitasunerako tresna izan daitezela. Denbora berezi bat izaten da. Era berean, tratamendu berean aurpegikoa ere gehitu dezakegu osagarri legez.

Opari benetan berezi bat aukeratu nahi banu?
Badugu tratamendu esklusibo bat, María Galanen tratamendu autotermikoa. Ordu eta erdiko lana da, kosmetikako goi mailako kalitatea duten produktuekin. Printzipio aktibodun produktuen kapak jartzen dira. Bukaeran 45 gradura arte berotzen den maskarilla bat jartzen da, kolagenoa sortzeko. Tratamendu ez inbaditzailea eta eskuzko tratamenduak gustuko dituztenentzat oso aproposa izan daiteke. Era berean, beste tratamendu mota batzuk nahi dituztenentzat ere punterengo teknologia ekipoak ditugu.

Hanakasumi erritual japoniarra

Inspirazio japoniarreko tratamendua da. Tratamendua loto- eta gereziondo-loreetan bilduta dago.

Mugimendu guztiak dantza baten modukoak dira, eskularru exfoliatzaileekin eta hanketako reflexologiarekin lan egiten da. Gorputzeko tratamenduen artean, opari izarra da.

Aurpegia gaztetzea indibarekin

·Aurpegia gaztetzea: Indiba medikuntzaren mundutik estetika arlora heldu da. Kolagenoa sortu eta elastina indartzen duen zelula estimulatzeko balio du.

·Argaltzea: Dieta egin nahi duten pertsonen kasuan gehigarri bat da, koipea desagerrarazten duelako.

Depilazio laserra

Laser depilazio saioak oparia egiteko beste aukera bat dira. Gainera, negua oso momentu ona izaten da tratamendu hauetan sakontzeko.

Bonuak zein saio solteak oparitzeko aukera duzu.

Kosmetika oparitu

Goi mailako kosmetika eskaintzen dugu pertsona bakoitzaren beharrizanaren arabera. Zatoz eta oparia egingo diozun pertsonaren ezaugarrien arabera aholkatuko zaitugu. ·

Aurpegiko Hidraona garbiketa: Indibaren aurpegiko garbiketa sakona egiteko tratamendua ere beste aukera bat da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!