Zertan espezializatuta dago Virginia Ansorena zentroa?
Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduetan espezializatuta gaude. Aurpegiari dagokionez, inestetismo guztiei -zimurrei, orbanei, akneari, biguntasunari- aurre egiteko lan egiten dugu, edozein adinetako pertsonekin, gizon zein emakume.
Eta gorputzeko tratamenduei dagokienez?
Argaltzeko prozesuan laguntzen dugu, zelulitisa, biguntasuna zein gai zirkulatorioak landuta. Era berean, emakumeekin haurdunaldian eta erditu ondoren ere lan egiten dugu.
Zein da tratamendu izarra?
Gaztetzeko tratamenduak. Urte asko daramatzat estetika arloan, eta konturatu gara zahartzea prozesu naturala dela, baina modu polit batean egin daitekeela. Hartara, guk tratamendu prebentiboen aldeko apustua egiten dugu, gaztetatik tratamendu sinpleekin hasita, gero konplexuagoak bihurtzen direnak. Gaztetatik irizpide batzuei jarraitzea da erronka, zahartze prozesu hori modu naturalean egiteko, baina beti ondo zainduta.
Gizonak ere gehiago animatzen ari dira.
Gizona presio handieneko aldetik sartu da estetikaren munduan, gazte eta polit egotearen alde horretatik. Geroago eta gizon gehiago etortzen da. Hemen baditugu nire adin bueltako bezeroak, osasuntsu zahartu gura dutela barneratuta dutenak, azal on batekin, gazte mantentzea prozesu horren parte nagusia izan barik.
Bezeroen aldetik, zein erantzun jasotzen duzue?
Gure bezeroak maitatzea eta eurek gu maitatzea lortzen dugula esango nuke. Lantaldeko lau kideok asko maite dugu elkar eta lantalde solidoa gara. Pertsona moduan ere, bezeroak gu aintzat hartzea gura dugu. Zentro honek ukitu familiar bat dauka. Nire semeak estetika ikasi du, nire moduan. Eta beste lankide biek urteak daramatzate nigaz. Beti hemen egotea gura nuke.
Bezero berri batek zer aurkituko du hemen?
Lehenengo eta behin, diagnostikoa egiten dugu. Orain, aurpegiko azterketa egiteko makina bat erosi dugu, zimurren sakontasuna eta azalaren biguntasuna neurtzeko. Hemendik hamar urtera irtengo diren orbanak aurreikusten ditu. Diagnostikoa beharrezkoa da.
Punterengo teknologia duzue hemen.
Urtero bi-hiru ekipo berri ekartzen ditugu. Berrikuntzan inbertitzen dugu. Gaur egun, estetika arloko punterengo teknologia dugu eta formakuntzan murgilduta gaude denok, bezeroei merkatuan dagoen onena eskaintzeko.
Ezkontzera doazen emakume asko etortzen zaizkizue eta gizonak ere bai.
Ezkongaiekin lan egitea gure lanaren alderik magikoena da. Batez ere lan egiten dugun emakumeentzat dena da poztasuna eta ilusioa. Bezero mota honek poz itzela ematen digu. Urte osoan zehar zaintzen ditugu. Seitik zortzi hilabetera gugaz egoten dira, ezkontza egunean ezin hobeto sentitu daitezen. Lana hazten ikusten duzu, egun horretan distira egiteko.