Durangoko Udala Garabide elkarteko kideekin elkartu da

Anboto 2024ko urr. 17a, 11:15

Erakunde biak hizkuntza gutxituak biziberritzeko duten lankidetza hitzarmenaren harira elkartu dira. Hainbat hizkuntza komunitatetik etorritako 18 ordezkari egon dira Durangon.

Durangoko Udala Garabide elkarteko ordezkariekin elkartu da aste honetan, erakunde biek hizkuntza gutxituak biziberritzeko duten lankidetza hitzarmenaren harira. Mundu osoko hizkuntza gutxituetako aktibistei euren hizkuntzak biziberritzeko eta suspertzeko formakuntza eskaintzea da lankidetza horren helburua. Hainbat hizkuntza komunitatetik etorritako 18 ordezkarigaz elkartu dira Durangon. 

Udalak eta Garabidek lankidetza hitzarmenaren garrantzia nabarmendu dute, hainbat kulturatako ordezkariekin esperientziak partekatzeko aukera izan dutelako. "Ahalegin amankomun horrek hizkuntza komunitate horien autonomia eta euren hizkuntzaren biziberritzea kudeatzeko gaitasuna sendotzeko programak sortzea erraztu du", azaldu dute udal ordezkariek. Gaineratu dute udalaren eta Garabideren arteko lankidetza hitzarmena "funtsezkoa" izan dela hizkuntzen sentsibilizaziorako eta babeserako hainbat proiektutan, eta "arreta berezia" ipini dutela mehatxatuta dauden hizkuntzetan. "Ezagutza eta esperientzia trukeen bitartez, kultura eta hizkuntza identitateak berreskuratzen lagundu du hainbat herrialdetan, hala nola Guatemalan, Ekuadorren eta Kolonbian", azpimarratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!