Umore ona bezalakorik ez dago paella ganoraz kozinatzeko. Eguerdi honetan Landako Gunean batu diren kuadrillek, behintzat, aldarte ona izan dute osagai nagusi. Bakoitzak bere trikimailuak erakutsi dizkigu. Limoi artisauak, ingeniariak, arraunlariak, salda bitxiak eta urtebetetzeak topatu ditugu bidean. Gauza bat da argia: egundoko paellak kozinatu dituzte lehiaketan baturiko guztiek.