Dena prest dago Durangon sanfaustoei harrera egiteko. Vanessa Goikoetxeak udaletxeko balkoitik jaurtiriko txupinazoagaz egingo du jai giroak eztanda, aurreneko eztanda. Izan ere, ordutebe geroago, euskalgintzako eragileek —EHE, Durangoko AEK, Ibaizabal ikastola eta Berbaro elkartea—jaurtiriko txupinazoa lehertuko da txosnagunean. Ikusi egitaraua HEMEN.