Larralosoetak Landako Gunean antolatutako txapelketak 40 xake talde batu zituen zapatuan. Talde kopurua ez da kasualitatea, Durangoko klubak aurten bete dituen 40 urteekin bat datorrelako.
Euskal Herrikoak ez ezik Asturias, Kantabria, Errioxa eta Kataluniako xake taldeak batu ziren arratsaldean zehar. Musika eta gainerako osagaiak ere izan zituen ekitaldiak.
Urteurrena ospatzeko hurrengo ekitaldia azaro hasierako Eskolarteko txapelketa izango da.