Landako Gunea xakelariz beteko da, Larrasoloeta klubaren 40. urteurreneko txapelketan

Anboto 2024ko ira. 20a, 13:28

Xake ligako partidak, Landako Gunean (Artxiboko irudia)

Euskal Herriko, Asturiasko, Kantabriako, Errioxako eta Kataluniako 40 klub etorriko dira Durangora.

Durangoko Larrasoloeta Xake Taldea 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. Ekimen nagusietako bat zapatu honetan egingo dute: Adiskidetasunaren Txapelketa. 

40. urteurrena ospatzeko 40 xake klub gonbidatu dituzte eta ez Euskal Herrikoak bakarrik, baita Asturias, Kantabria, Errioxa eta Kataluniakoak ere. Landako Gunean aurkitu dute denei tokia egiteko behar zuten espazioa.

Txapelketa eta ospakizuna

Txapelketa 16:00etan hasiko da. Sailkapen fasea amaitu eta azken faseari ekin aurretik txalaparta saio bat egongo da. 20:30 inguruan sari banaketa egingo dute. Ostean, afaria eta kontzertuak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!