Mobilizazio berri bat Fumbarritik kaleraturiko ordezkari sindikalaren lanpostua lehengoratzea eskatzeko

Anboto 2024ko ira. 13a, 16:48

CCOO sindikatuko kideek kontzentrazioa egin dute gaur Fumbarri enpresaren aurrean, apirilean kaleraturiko Edu Bideguren ordezkari sindikalari babesa adierazi eta enpresari ordezkaria berriro ere lanean har dezan eskatzeko.

Sindikatuko iturrien esanetan, ordezkari sindikalak epaiketa izango du urtarrilean, "baina borroka hau ez da amaituko Edu Bideguren berriz bere lanpostuan egon arte", iragarri dute. Gaur eguerdian, CCOO sindikatuko kideek kontzentrazioa egin dute enpresaren aurrealdean. Sindikatuak azaldu duenez, ordezkariaren kaleratzea "urteetan egindako ekintzen ondorio zuzena baino ez da"; hain zuzen ere, ordezkari sindikalak "urteetako lana egin duelako enpresaren jardunbide irregularrak salatzen eta lan osasunari zein segurtasunari loturiko eskakizunak egiten, Fumbarriko langile guztien mesedetan". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!