Fumbarri enpresatik kaleraturiko ordezkari sindikalaren auziak puri-purian jarraitzen du. CCOO sindikatuak manifestazioa egin du goiz honetan, haren lan egoera ostera ere lehengoratzea eskatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, ordezkariaren kaleratzea "urteetan egindako ekintzen ondorio zuzena baino ez da"; hain zuzen ere, ordezkari sindikalak "urteetako lana egin duelako enpresaren jardunbide irregularrak salatzen eta lan osasunari zein segurtasunari loturiko eskakizunak egiten, Fumbarriko langile guztien mesedetan". Sindikatuaren iritziz, enpresak "elkarregaz antolatzeko asmotan dabiltzan beharginen kontra" egiteko darabil kaleratzea. "Hori guzti hori dela eta, bide legalak eta ekintza sindikala lantzen jarraituko dugu, egoera hau lehengoratzea lortzeko.