Maristak ikastetxeak 120 urte beteko ditu eta ikasturtean zehar hainbat ekimenen bidez ospatuko dute. Urteroko ikasturte hasierako ariketa kolektiboa ere urteurrenari lotuta egon da gaur. Treneko bagoiak diseinatu dituzte ikasleek, oinarrizko elementu gutxi batzuekin. Taldeka banatuta, 120 maketara heltzea zen helburua, ikastetxearen adina, hain zuzen.
Baina zergatik jarri duten gai moduan 'trena'? Durangoko eta Maristak ikastetxeko historiari lotuta dagoelako. XIX.mende amaieran eta XX. hasieran Durango Arrazolako meategiekin lotzen zituen trena gogoratu besterik ez dago lotura horretaz jabetzeko. Sasoi hartan ogibide horri lotutako "jende kualifikatua behar zen Durangaldean eta beharrizan horretatik sortu ginen", zehaztu du Dani Irazola Maristak ikastetxeko zuzendariak. Harrezkero, gizarteko beharrizanetara egoikitzen joan dira.