Urtero lez, ikaskuntza kooperatiboa, erronkei aurre egiteko gaitasuna eta talde-lana lako balioak mahai gainean jartzen dituen ariketarekin hasi dute ikasturtea Maristak Durango ikastetxeko ikasleek. Uztailean Tourra eta Tourreko karabana ikastetxe aurretik igaro zirela aprobetxatuz, gai horri heldu diote. Oinarrizko elementu gutxi batzuekin karabana baten maketa diseinatu behar izan dute taldeka eta maketa horri Maristetako baloreak islatzen dituen mezuak edo berbak gehitu dizkiote. Guztira 600 bat ikaslek parte hartu ekimenean.
Eguerdian ikastetxeko estalpean batu dira eta aukeratutako 30 maketak proban jarri dituzte modu bitara: zein heltzen zen urrunago neurtu dute eta baita zeinek eusten zion pisu handienari ere. Diseinuen artean denetarik aurkitu zitekeen: aerodinamika bereziki zaintzen zutenak, pisu gehiago garraitzeko kapaz ziren eredu zurrunagoak, propultsio lez puztutako globoak husterakoan igorritako indarra erabiltzen zutenak… Maketak beste irtenbide desberdin.