Hainbat sari jaso duen 'Maña', Durangon

Aritz Maldonado 2024ko uzt. 20a, 10:00

'Maña' abuztuaren 2an plazaratuko dute. Aurretik, Kantika koralaren eta Bar Santiren emanaldiak egongo dira Durangon. 'Maña' Espainiako jaialdirik entzutetsuetarikoetan saritu dute, "berritzailea eta ikusgarria" izateagaitik.

Durangoko Uda Giro jaialdia azken txanpan sartuko da asteburuan. Leioako Kantika koralak emanaldia egingo du bihar, zapatua. Valentin Atxotegi durangarra zuzendari duen korua Taiwanera doa biran, eta aurretik Euskal Herrian egingo duen emanaldi bakarrenetarikoa da hau; 20:00etan izango da saioa, Andra Mariko elizpean. Bestalde, uztailaren 26an, Bar Santik LJ75 antzezlana aurkeztuko du.

Abuztuaren 2an, Manolo Alcantara konpainiak Maña lana aurkeztuko du. Obrarik berritzaileenaren saria jaso zuen Valladolideko TAC jaialdian, eta Aguilar de Campoóko ARCA jaialdian Susana Herreras saria jaso zuen. Epaimahaiaren berbetan, lana "ikusgarria, berritzailea eta hipnotikoa" da. Berezitasun legez, antzezlanak aurrera egin ahala eraikitzen dute instalazioa Manolo Alcantara eta Joan Trilla aktoreek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!