[EGITARAUA] Manolo Alcantara, Markeliñe, Barsanti eta Leioa Kantika korala, besteak beste, Uda Giron

Aritz Maldonado 2024ko eka. 11a, 12:24

Valentin Atxotegi (Leioa Kantika), Maider Larrañaga (San Agustin), Mireia Elkoroiribe (Durangoko alkatea) eta Jon Kepa Zumalde (Markeliñe)

Gaur aurkeztu dute Durangoko Uda Giro zikloaren egitaraua. Uda Giro San Agustin kulturgunearen udako programa da. Ikusle berriak "sortu eta erakartzeko" aukera dela aipatu du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. San Agustin kulturguneko kidea den Maider Larrañagak, ostera, egitarauaren aniztasuna nabarmendu du. Horrez gainera, parte hartuko duten artisten maila azpimarratu du. "Hemen arituko direnak, Markeliñe edo Leioa kantika bezalako taldeek, ez dute aitortza etxean bakarrik jasotzen, nazioartean ere bai".

Izan ere, koralaren kasuan Taiwanen egingo duten bi asteko biraren aurreko emanaldia izango da Durangokoa. Markeliñeren kasuan, sortu dituzten piezak Durangon eskaini ohi dituztela gogoratu du. "Guretzako etxean aritzea bezala da. Harro gaude Uda giroren aurtengo egitaraua hasteaz, eta ardura ere badugu, lehenengoak izateagatik", azaldu du Jon Kepa Zumalde Markeliñeko kideak.  

Horrez gainera, irailean Eneko Sagardoyren Emakume baten borroka eta metamorfosia antzezlanaren euskarazko estreinaldia San Agustinen izango dela aurreratu dute. 

Udagiro 2024

Ekaina

  • Ekainak 22, zapatua, Markeliñeren Artilusio, 19:00etan Otamotzena parkean (euria bada, Kurutziaga ikastolan). 
  • Ekainak 26, eguaztena, Maitane Sarralderen Madre perla, 19:00etan Arte eta Historia museoan (euria bada, bertan behera).
  • Ekainak 27, eguena, Zinegoak Zghedapena, 20:00etan Plateruenako terrazan (euria bada, barruan).
  • Ekainak 30, domeka, Pantzart taldearen Metamorfosien jokoa, 18:30ean Tabira parkean (euria bada, Ibaizabal ikastolan).
  • Ekainak 30, domeka, bertso saioa: Nerea Elustondo, Iruri Altzerreka, Unai Iturriaga eta Bittor Salterain bertsolariekin. Ander Elorriagak jarriko ditu gaiak. 19:30ean, Tabira parkean (euria bada, elizako elizpean).

Uztaila

  • Uztailak 6, zapatua, Trapu zaharraren ¡Dale Ramon!, 20:00etan Aurora Abasolo parkean (euria bada, Landako gunean).
  • Uztailak 11, aguena, Hutsun + Jel trio taldeek Artze aurkeztuko dute, 20:00etan Plateruenako terrazan (euria bada, barruan).
  • Uztailak 13, zapatua, Matxalen Bilbaoren Fugas, eta Led Silhouetteren Los perros, 20:00etan Ezkurdi plazan (euria bada, Landako gunean).
  • Uztailak 20, zapatua, Leioa Kantika korala, 20:00etan Andra mari elizpean.
  • Uztailak 26, barikua, Bar Santiren LJ75, 20:00etan Otamotzena parkean (euria bada, Landako gunean).

Abuztua

  • Abuztuak 2, barikua, Manolo Alcantararen Maña, 20:00etan Aurora Abasolo parkean (euria bada, Landako gunean)
  • Abuztuak 31, zapatua, Circo Carpa Diemaren Doppiozero, 20:00etan Aurora Abasolo parkean (euria bada, Landako gunean)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!