Dantza garaikide eskaintza bikoitza egongo da Durangon zapatuan, hilak 13. Led Silhouette konpainia lesakarrak Los Perros lana aurkeztuko du. Aro digitalean jaiotako gizon bi dira Jon Lopez eta Martxel Rodriguez. Gizatasuna galtzen ari denean, pasioz dantza egiten erantzuten diote bizi duten garai ezegonkorrari. "Besarkatuta dauden gizon bi gara. Gizon bi dena amaitu bitartean dantzatzen ari direnak, guztia berriro hasten denera arte", azaldu dute konpainiatik. Dantza garaikidearen eszena europearrean aitzindaria den Marcos Moraurena da zuzendari artistikoa.
Hizkuntza propioa
Matxalen Bilbao dantzari bilbotarrak hamarkada bi baino gehiago daramatza sortzen eta bere estiloa eta diskurtsoa garatzen eta jendarteratzen. Fugas lanean, adibidez, norbanakoen eta talde harremanen arteko hausnarketa planteatzen du.
Dantza emanaldi biak Ezkurdin izango dira, 20:00etan (euria eginez gero, Landako Gunean egingo dituzte).