Unai Urgoitik irabazi du Tabira auzoko marmitako lehiaketa

Anboto 2024ko eka. 29a, 16:09

Eguraldiari aurre eginez, marmitako lehiaketa ospatu dute goizean Durangoko Tabira auzoan. Sanpedro jaietan murgilduta da atzotik.

Euria eginagatik ere, marmitakoa egiteko prest egon dira hainbat kuadrila gaur Durangoko Tabira auzoan. Guztira, 25 kazuelak parte hartu dutre lehiaketan, eta Unai Urtiagak aurkeztutakoa izan da irabazlea. 

"Euriak goiza zaputu duen arren, giro polita sortu da", antolatzaileen esanetan. Marmitako lehiaketan parte hartzeko 400 pertsonek (34 kuadrila) eman dute izena aurten, argitu dutenez. Baina, azkenean, 25 koadrilek aurkeztu dute kazoela.

Arratsaldean Ostikada elektrotxarangak berotuko du jai giroa eta, gauean, kontzertua eskainiko dute Ainke eta Gora Etorri taldeek. Ondoren, Dj Kuku & Dj Kenek jarrijko dute musika. Egitaraua hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!