Azken emanaldi bategaz borobilduko du urte hauetako jarduna Gora Etorrik

Anboto 2024ko eka. 29a, 06:00

RodabAIO birako azken kontzertuagaz agur esango du Durangaldeko Gora Etorri taldeak. Durangoko Tabira auzoan agurtuko dira, taldea jaio zen leku berean. 2017an sortu zuten taldea, eta ordutik, dozenaka kontzertu eskaini ditu taldeak Agrodancea Euskal Herritik zabaltzeko asmoagaz. 

- Taldea sortu zenutenean, imaginatzen zenuten 2024ra horrela iritsiko zinetela?
Inundik inora [barrez]. Egia da, konturatu orduko gure azken kontzertuaren atarian gaudela. Bidaia oso polita izan da, herri eta jende asko ezagutu ditugu, eta batez ere, gure konpainiaz gozatu dugu. 

-   Zelako kontzertua izango da asteburukoa? Zerbait berezia egingo duzue? 

Gaurkoa, sorpresaz betetako kontzertu bat izango da, eta behingoagatik bada ere, prestatzen aritu gara. Hala ere, inprobisatzen amaituko dugula uste dugu, hau da, Gora Etorri bere esentzian.


-   Dozenaka kontzertu eman dituzue. Baten bat bereziki gogoratzen duzuena?

Gaitza da bakarra aukeratzea, asko izan direlako eta denekin gozatu edo ikasi dugulako. Batzuk aipatzearren, Mañarikoa, Bilboko Aste Nagusia, Bergarako jaiak, Donostiako Piratak, edota Igorrekoa (500 lagunen aurrean). Horretan oso ondo pasatu genuen!


-   Hemendik aurrera zer?
Lo! [Barrez].

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!