Irene Oguizak bi denboralditarako luzatu du kontratua Athleticegaz

Anboto 2024ko eka. 27a, 12:41

Jon Uriarte eta Irene Oguiza. (Argazkia: www.athletic-club.eus)

Erdilari durangarrak 2026ra arte jarraituko du Athleticen.

Athletic Clubek eta Irene Oguizak (Durango, 2000) kontratua bi denboraldiz luzatzea adostu dute, 2026ko ekainaren 30era arte, hain zuzen. Erdilari durangarra Athleticeko kapitainetako bat da eta 77 partida jokatu ditu elitean dagoeneko. Guztira 10 gol sartu ditu, horietako bat denboraldi honetan.

Akordioa gaur sinatu da San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta Emakumezkoen Kirol zuzendaria bertan zirela, eta Geuria! kirol tabernan jakinarazi da.

Oguizak seigarren denboraldiari ekingo dio Athleticen eta erreferentziazko jokalaria da zuri-gorrien zelai erdian. Aurtengo bere parte-hartzea bigarren itzulira mugatu da, aurreko denboraldiko lesio baten ondorioz, eta zuri-gorriek sailkapean gora egin duten boladarekin bat egin du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!