DRTren Errugbi Topaketan 3.645 euro batu dituzte La Cuadri del Hospi elkartearentzat

Anboto 2024ko eka. 4a, 20:01

Ekimeneko sustatzaile eta parte hartzaileak eta La Cuadri del Hospiko ordezkariak gaurko prentsaurrekoan.

Jasotako dirua Aita Menni ospitaleko errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuan erabiliko dute.

Durango Rugby Taldeak Rugby Tag Topaketaren 12. aldia egin zuen maiatzean. Hainbat institutu eta ikastetxetako 1.860 ikaslek parte hartu zuten. Ekimena elkartasunarekin uztartzen duten urtero. Horrela, topaketan jasotako dirua La Caixa Fundazioak emandakoari gehituta, 3.645 euro batu dituzte La Cuadri del Hospi elkartearentzat. Elkarteko kide Susana del Amo esker oneko agertu da gaurko prentsaurrekoan eta jasotako dirua Aita Menni ospitaleko errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuan erabiliko dutela jakinarazi du.

Durangoko Caixabank-eko Eli Goenagak DRTren eta La Cuadri del Hospiren lana goraipatu du eta eskerrak eman dizkio La Caixa Fundazioari emandako laguntzagaitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!