'La Cuadri del Hospi' elkartearen aldeko jaia zapatuan Muruetatorren

Anboto 2024ko api. 9a, 08:58

Segundo Traste taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etan. Muruetatorreko auzo elkarteak edariak eta pintxoak zerbitzatuko ditu. Baturiko dirua minbiziaren kontrako elkartera bideratuko dute. 

Muruetatorre Auzo Elkarteak jaialdi txiki bat antolatu du minbiziaren aurkako La cuadri del hospi elikartea diruz laguntzeko. Zapatu honetarako Segundo Traste musika talde durangarraren kontzertua antolatu dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da Muruetatorreko etxebizitza blokeen arteko plazatxoan, Amalur tabernaren ondoan. Kontzertuak iraun bitartean pintxoak eta edariak zerbitzatuko dituzte 2,5 euroan. Baturiko diru guztia La Cuadri del Hospi elkartearentzako izango da.

Data seinalatua

Maiatzaren 12an, Durango jaialdi solidario erraldoi baten eszenatoki izango da. Udalerriak La Cuadri del Hospi elkarteak antolaturiko Gu bu zuek gara jaialdia hartuko du. Herriko instituzioak, elkarteak eta ikastetxeak inplikatuko dira egitasmoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!