[BIDEOA] Abarrakeko langileek Julio Aranguenaren omenez egindako kilometroa: "Julio, ondo ereinda utzi zenituen haziak"

Anboto 2024ko mar. 24a, 10:49

Durangoko euskaltegiko irakasle beteranoa joan zen urteko maiatzean hil zen. Senide eta lankideek omenaldi hunkigarria egin zioten Korrikan bere omenez kilometroa hartuta.

Durangoko Abarrak euskaltegia burubelarri aritu da Korrikaren 23. edizioa prestatzen. Antolakuntza horretan aurten lankide estimatu baten falta handia sentitu dute, Julio Aranguenarena. AEK Abarrakeko irakasle beteranoa joan zen maiatzean hil zen. 19 urtegaz Durangoko Abarrak euskaltegian euskara ikasten hasi zen, eta 21 urtegaz eskolak ematen. 40 urteko ibilbidea egin zuen AEK-n euskararen alde lanean. Horregaitik, Julioren senide eta lankideek bere omenez kilometroa hartu zuten. Miren Bihotza Erzillak Korrikako furgonetatik ozen esandago berbek argi azaltzen dute Aranguenak egindako lana: "Julio, ondo ereinda utzi zenituen haziak. Fruitu ederrak eman ditu eta ematen dihardu. Makina bat lagun euskalduntzen lagundu zenuen. Besarkada handi bana Ziortza, Malen eta familia guztiari".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!