Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketa Marcos Freirek irabazi du, Oscar Freireren semeak

Anboto 2024ko mar. 12a, 12:45

Junior mailako talderik onenak batu zituen domekako probak.

Domekan Aitor Bugalloren Oroimenezko lasterketa lehiatu zuten Durangon, junior mailako 150 txirrindularirekin. Lasterketa azkarra izan zen. Durangoko Café Dromedario Flotamet taldeko Kimetz Aranburu ihes eginda ibili zen kilometro batzutan, minutu bateko aldea ere izan zuen uneren batean, baina azkenean tropelak irentsi zuen. Bere taldekide Unai Moranek, berriz, zulatua izan zuen Garaiko igoeran eta izan izan zuen amaierara indartsuenekin heldu. Azkenean, Bathco taldeko Marcos Freirerentzat izan zen garaipena. Munduko txapeldun hirutan izan den Oscar Freireren semea da.

Ibai Villatek (Alimco-Campagnolo) eta Marco Martinek (Baque Team) osatu zuten podiuma. Moranek 23. tokian amaitu zuen, zulatu eta guzti ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!