Aitor Bugalloren oroimenezko txirrindularitza proba egingo dute domekan, junior mailako 150 txirrindularigaz

Anboto 2024ko mar. 9a, 12:02
Cafe Dromedario Flotamet taldea.

Durangon hasi eta amaituko den lasterketan, San Juaneko aldapa gogorra igo beharko dute parte hartzaileek.

Duranguesa Txirrindularitza Elkarteak 9. Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketa antolatuko du domekan. Aurten junior mailakoa izango da.

Lasterketa 15:30ean hasiko da Ezkurdin. 80 kilometroko itzulian hiru bider egingo dute Miotarako joan etorria. Ondoren, birritan igoko dira Goiuriara; lehenengoan Garaitik, eta bigarrenean San Juanetik. Azken igora horretan aldapa gogorrei aurre egingo diete txirrindulari gazteek. Proba 17:45 inguruan amaituko da, Ezkurdin.

Euskadiko talderik gehienek ez ezik Kantabriako eta Madrilgo taldeek ere parte hartuko dute. Tartean, etxeko taldea ariko da: Café Dromedario Flotamet. Guztira, 150 bat txirrindularik ekingo diote Bizkaiko Koparako puntuagarria izango den probari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!