Aurten ere Durangon jokatu da Jai Alai League-eko Lauko Finala

Anboto 2024ko mar. 7a, 12:53
Iaz Durangon jokatutako finala. Erkiaga eta Sorozabal izan ziren txapeldunak.

Urrian urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa hartuko du Ezkurdi Jai Alaik.

Zesta munduak bide berri bati ekin zion iaz Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko txapelketarik garrantzitsuenak liga batean —Jai Alai League— bateratuta. Estreinako urte hartan toki berezi izan zuen Durangok, Lauko Finala hartu zuelako. Bada, aurten ere Durangoren aldeko apustua egin dute. Gaur egin dute publiko aurtengo egutegia eta urrian Ezkurdi Jai Alain jokatuko da Lauko Finala zirkuituko zesta-puntari onenekin.

Jai Alai League-ek hiru bidertu egin du iazko txapelketa kopurua. Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio zirkuitura batu dira.

Jai Alai League-aren promotoreak honako hauek dira: Eraman! enpresa, eta, Biarritz, Donibane Loizune eta Paueko pilotalekuen arteko elkartea.

EGUTEGIA

  • Urriak 26-28: Biarritzeko Nazioarteko opena. Master kategoria.
  • Urriak 30-otsailak 18: Eusko Label Winter Series. Slam kategoria.
  • Abenduak 8-22: Nadau Pau Zesta. Master kategoria.
  • Martxoak 23-28 Lekeitio Jai Alai Master Series. Master kategoria.
  • Apirilak 1-8: Zumaia Jai Alai Master Series. Master kategoria.
  • Apirilak 7-25:  All Star SJL. Slam kategoria.
  • Apirilak 13-26: Gasteiz Jai Alai Master Series. Master kategoria.
  • Maiatzak 10-ekainak 7: Bilbao Jai Alai Iron Cup. Slam kategoria.
  • Ekainak 15-uztailak 16: Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam.
  • Uztailak 4-abuztuak 27: Internationaux Zesta Punta SJL. Slam kategoria.
  • Uztailak 8-abuztuak 21: Gant D’Or Biarritz. Slam kategoria.
  • Uztailak 12-irailak: 6 Pau Cup. Slam kategoria.
  • Uztailak 20-abuztuak 17: Gernika Jai Alai Grand Slam. Slam kategoria.
  • Urria: FINAL FOUR, Durangon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!