Durangoko Udalak 3.144.161 euro bideratu ditu dirulaguntzen plan estrategikora

Aitor Ruiz 2024ko mar. 4a, 11:40
Egueneko osoko bilkura

Kultur elkarteetara 340.100 euro bideratuko dituzte. Kirol erakundeetara 337.500 euro.

Udalak aldaketak burutu ditu 2022-2024 aldirako Dirulaguntzen Planean. Doikuntzak egin sei helburu estrategiko markatu ditu esleipenetan. Kontuak honela gelditu dira:

  • Euskara sustatu eta normalizatzea: 122.000 euro
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak eta kolektiboak gizarteratzen laguntzea: 652.400 euro
  • Kultura, aisialdi eta jai-jarduerak babestea: 340.100 euro
  • Kirola sustatzea eta kirolari eta erakundeei laguntzea: 337.500 euro
  • Hezkuntza-sisteman familien lankidetza sustatzea eta bultzatzea: 182.375 euro
  • Ekonomiaren, gizartearen eta lanaren garapena bultzatzea. 1.509.786,70 euro. Dirulaguntza honen zenbatekoa Aramotz berritzeko laguntzen eraginpean dago.

Dirulaguntzen guztizko aurrekontua 3.144.161,7 eurokoa izango da guztira eta 83 esleipenetan banatuko da:

  • 55 hitzarmen
  • 23 laguntza/dirulaguntza
  • 5 lehiaketa (book trailerra, Julene Azpeitia, abesti feministak, San Fausto kartela eta San Fausto sariak)

Bestalde, udalak jakinarazi du elkarteen errolda bat burutzen ari dela "kultura eta kirol arloetan elkarteei garrantzia emateko asmoz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!