Atzo egindako osoko bilkuran Dirulaguntza Plana onartu zuten. Herriaren Eskubidea kritiko agertu da ezarritako irizpideekin, plan onartu berriak "murrizketak" dakartzala iritzita. Talde independentearen arabera, "200.000 euroko murrizketa" egon da iaztik hona; hori dela eta, Dirulaguntza Planaren aurka bozkatu zuen alderdiak. Era berean, alderdiak "EAJk eta PSE-EEk Club Pelotazale Durangori informazioa ezkutatu ziotela" nabarmendu zuen eta "Durangoko Pilota Klubak ez du murrizketaren berririk izan hilabete honetara arte" gehitu zuen Jorge Varelak.